Bazen
garaia lauhilabetekoaren hasieran ireki genuen blog-eko paper-zorroari hasiera
emateko. Orain hasiera bat eman eta nolabait esateko patxadaz hartu
beharrean, buruan ideiak baditudan arren, gogor astindu beharko dut atal
hau. Beraz,
ordenagailuko teklak sakatzeari ekin beharko diot. Beste erremediorik ez!
Ea
ba… hemen nire lehenengo hausnarketa!
Klasean
irakasle eta ikasleen arteko HARREMANEN gai konplikatua atera zen. Buruari
hainbat bira eman eta hezkuntza munduan harremanek duten garrantziaz jabetu
nintzen. Izan ere, mota guztietako erlazioz
beterik baitago mundu hau: zuzendari eta irakasleen artekoa, irakasleen
artekoa, eskola desberdinen artekoa, ikasle-irakasleen artekoa, familia eta
eskolaren arteko harremana…
Hauen artean, azkeneko biek
eman didate zer pentsatua, besteak “handiegi” geratzen baitzaizkit oraindik.
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANA etengabekoa da, egunero-egunero baitaude
elkarrekiko kontaktuan. Hau dela eta, argi eta garbi dago, bai ikasle eta bai
irakaslearentzako, hauen arteko erlazioak ona izan behar duela. Baina zer da
ona? Zer da ongi moldatzea? Alde batetik, irakasleak berak sortu beharreko
harremana dago eta bestalde berriz ikasleak, nahiz eta lehenengoak pisu
handiagoa izan. Irakasleak, bera eta bere ikasleen artean harreman ona
sor dadin, jakin-mina piztu behar du ikasleengan, hau da, ikasteko grin hori
sortu behar du. Motibatu egin behar ditu. Ildo beretik jarraikiz, klaseak
ahalik eta entretenigarrien bilakatzen saiatu behar du irakasleak, ikasleak
aspertu eta desmotibatu ez daitezen. Honez gain, ikasleek, irakaslearekiko
konfiantza izan dezaten lortu behar du irakasleak, izan ere, arazoren bat,
kezkaren bat edo dena delakoa esan edota galdetzeko, ezinbestekoa baita
konfiantza, beti ere irakasleak autoritate puntu bat azalduaz. Beste alde batetik, ikasgelan
konplizitatea sortzeko gai izan behar du irakasleak. Azken finean, beraien
arteko komunikazioa funtsezkoa da.
Ikasleek ere beren aldetik
aportatu beharra dute elkarrekikotasun hau ahalik eta egokiena izan dadin.
Irakasleek jakin-mina sortu bai, jakina, baina ikasleek ere prest egon behar
dute ikasteko. Ikasgelan ere, jarrera egokia izan behar dute, hots, ezin dute
nahi dutena egin, irakasleak esandakoaren menpe baitaude.
Bestalde, FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANAK ere izugarrizko garrantzia du mundu akademikoan,
izan ere, beraien arteko komunikazioak ere aktibo egon behar baitu. Esate
baterako, ikasleak, ikaste prozesuan arazoren bat izanez gero, irakasleak
gurasoekin hitz egin behar du, eta komunikazio honetan, irakasleak nola jokatu
jakin behar du, nola hitz egin jakin behar du alegia. Kasu honetan, gurasoek
ere entzuten eta ulertzen saiatzen jakin behar dute, batzuetan, gurasoek beren
seme-alabak justifikatuz, irakasleari leporatzen baitiete kulpa guztia.
Hau guztia kontuan izanik eta
beste milaka elkarrekikotasun ere aintzat hartu behar direla jakinik, bi
harreman nagusi hauen artean erlazio zubi moduko bat eraiki behar da. Hots,
ikasle, irakasle eta gurasoen arteko koherentzia ezinbestekoa da, bien arteko
koherentzia on batek ikaslearen ikaste-prozesuan lagundu eta hau hobetu
baitezake.
Hau
teorian guztiok dakigula uste dut baina praktikara eramatea oso konplikatua
ikusten dut.
Gaurkoz nahiko! Ideia guztiak amaitu zaizkit! Ea bihar eguzki distiratsuak
bisitatzen gaituen eta nire inspirazio iturri bilakatzen den.
Hezkuntza munduko konplexutasunekin
jarraituz, aurrekoan, KURRIKULUM-arekin gora eta behera jardun ginen klasean
eta hitz horrek ondorengo hausarnketa egitera bultzatu ninduen:
Heziketaren
mundua oso konplexua da eta honen inguruan sortzen zaizkidan zalantzen artean,
irakasle izan behar dudan aldetik, eskolako-programazioaren alderdia da gehientsuen arduratzen nauena, honek sorturiko presioa eta ondoriozko baloreen
transmisio eza hain zuzen ere. IKARATU EGITEN NAU KURRIKULUM HITZAK!
Eskolako-programaren PRESIOA ikaragarria da gaur-egungo hezkuntza-munduan,
heziketa guztia programa honen baitan egiten baita. Nire esperientzian
oinarrituta behintzat, askotan entzun ditut irakasleak “Gaur bukatu behar dugu
hirugarren gaia, beraz, ixil-ixilik egon eta arreta jarri” , “Hau Gabonak baino
lehen eman behar dugu eta denboraz larri gabiltza, hortaz, klasean
amaitzen ez badugu, etxerako lan gisa bidaliko dizuet”, “Honako hau nik ez nuke
emango baina programazioan agertzen da eta behintzat teoria pixka bat azaldu
behar dizuet” bezalakoak esaten.
Presio honen ondorioz, EDUKI-AKADEMIKOAK HIPERBALORIZATUTA daudelakoan nago.
Edukiak landu, ikasi eta honen fruitua da balio duena. Gainditzea alegia.
Emaitza-akademikoek indar handia dute. Hazkuntza akademiko eta intelektuala
ematen dira, baina hazkuntza-emozionala zer? Nahiko denbora eskaintzen al zaio
alderdi honi?
Irakasle gehienek,
bigarren maila batean usten dute afektibitatearen alderdia. Badirudi nahikoa
lan izaten dutela helarazi beharreko ezagutzak irakasten. Irakasleek ezin al dute
batzuetan programa alde batetara utzi eta ikasleen egoeraren arloa landu?
Ikasleak nola sentitzen diren jakitea eta sentimendu horiek lantzea oso
garrantzitsua da, modu honetara eta era ezkutu batez baloreak transmititzen
baitira.
Oro har, balore hauek (enpatia,
elkartasuna, errespetua, laguntasuna…) transmititu eta lantzea ezinbestekoa
iruditzen zait, haurrak etorkizunerako prestatzeko. Izan ere, bizitzan zehar
sor dakiguken edozein arazori aurre egiteko, jakintzak soilik ez du balio.
Gizarte batean bizi garenez, besteekin bizitzen ikasi behar dugu, hobeto
esanda, elkarbizitzen. Hortaz, harremanak landu behar dira baina horretarako,
bakoitzak bere burua ezagutu behar du, ondoren besteengana irekitzeko. Azken
finean, ikasleak pertsona modura hezi behar dira, hiritar modura.
Hazkuntza pertsonal
hau aurrera eramateko, pertsona batek osasuntsu egon behar du emozionalki,
horrela harremanak errazago izango baitira eta norbanako bakoitza ere
zoriontsuago izango baita. Umeek, besteei aportatzen eta ematen zenbat
disfrutatzen den ikasi behar dute.
Haurrekin balore
horiek lantzeko, irakaslea eta ikasleen arteko harremanak gertukoa izan behar
du eta baita ikasleen artekoak ere. hau horrela izan ezean, nekez ulertu eta
barneratuko dituzte haurrek enpatia, zoriontasuna, solidaritatea… bezalako
kontzeptuak. Baina hau bultzatzen al da? Irakasleei benetan axola al zaizkie
baloreak? Ala gehiago interesatzen zaie ikasgaien mamia ongi barneratzea?
Ildo beretik jarraikiz, MEMORIZATZEA gaur egungo metodologiaren beste ilungune bat da.
Rol-ak oso markatuta daude hezkuntza munduan. Irakasleak ahoa ireki ikasleak jakintzaz “elikatzen” ditu. Ikasleak azalpenak irentsi eta azterketa egunean orri txurien gainera botatzen ditu azterketa GAINDITZEA HELBURU izanik. Azterketak pasa ondoren, berriro betiko martxara, ikasleak informazioa asimilatzera eta hurrengo froga iristen denean berriro ere folioak betetzera. Baina ziklo hau eraginkorra ote?
Ikaskuntza prozesuan etengabe memorizatu behar dira edukiak baina nola? Moduak eta moduak daude: buruz ikasi eta kitto, ulertuz ikastea, erlazionatuz ikastea… Jakina da “buruz ikasi eta kitto” hori berehala eroriko dela zulo beltzean, berehala desagertuko da. Izan ere, ulertu gabe ikasiz gero segituan ahazten dira gauzak.
Hau ez da ikasleak ikasteko dituen ohituren arazo hutsa, sarritan irakasleek edukiak azaltzeko moduaren errua izan daiteke. Teoria huts-hutsean azaldu badu, adibiderik eman gabe esaterako, ikasleari arrotzagoa egingo zaio. Hortaz irakaslea klase dinamikoagoak egin behar ditu. Teoria soilik helarazi beharrean, gaiari lotuta, ulermena, arrazonamendua, konparaketa eta analisia eskatzen duten jarduerak ere egitea komeniko litzateke. Modu honetara, ikasleak materia errazago barneratuko du eta ez du buruz, azterketa gainditzeagatik ikasiko. Hau bultzatzeko, bakoitzak prestatutako aurkezpenak, debateak, egunerokotasunean erabilgarri izango diren ariketak … egin beharko lirateke maiztasun gehiagorekin. Horrela, ikasleak bere informazioa antolatuko du eta bide batez autonomoagoak izango dira. Irakaslea erreferentzat harturik, INPLIKAZIO PERTSONALA lagungarri izango zaie ikasten ikasteko. UTZI IKASLEEI BEREN EZAGUTZA ERAIKITZEN! IKASLEAK BEREN IKASKUNTZA-PROZESUAREN PROTAGNOSTA IZAN DAITEZEN!
IKASLE ETA IRAKASLEAREN ARTEKO ELKARREKINTZAK, IKASLEAREN IKASKUNTZA PROZESUA HOBETZEN DU! Horretarako irakasleak hurbiltasuna eskaintzea ezinbestekoa da, elkarlanean jardun behar baitute.
Ikasle eta irakaslearen arteko elkarlana (bai edukiak eta bai gainontzeko baloreak) ongi islatzen duen "Ser y tener" film-aren trailerra da ondorengo hau:
Hau ez da
hezkuntza-sistemari egin nahi diodan kritika bakarra, izan ere, gaur egungo
hezkuntza-sistema erabat anakronikoa da.
Hezkuntzaren Psikologian ikusi
genuen bideoari esker eta didaktikan egin genuen ariketari (lehengo hezkuntza
eta oraingoaren konparazioa) esker, argiago geratu zait gaur egungo sistemak ez
dituela egungo beharrizanak asetzen.
EGUNGO METODOLOGIA ez da
batere eraginkorra. Alde batetik, MOTIBAZIOAREN ETSAIA dela iruditzen
zait. Hau teoria huts-hutsean transmititzearen ondorioa da bereziki. Liburu
didaktiko mordoa, ikasle bakoitzak mahai bat eta auki bat. Irakaslea zutik eta
ikasleak eserita, geldirik. Irakaslea azalpenak emateaz arduratzen da eta
ikaslea apunteak hartzeaz. KLASEAK DINAMIKOAGOAK BILAKATU BEHAR DIRA! Hau
lortzeko, edukiak ikasleen hurbileko gaiekin erlazionatu behar dira. Honez
gain,azken urteotan gure gizartearen ezaugarri bilakatu diren BALIABIDE
TEKNOLOGIKOAK ere erabil daitezke. Honen desabantailarik nagusiena ahalmen
ekonomikoa da, baina oraingo ia eskola gehienetan ordenagailuak daude beraz,
liburu didaktikoak aparkatu eta ordenagailuak martxan jartzea izan daiteke aukeratako
bat. Egia da hau gero eta gehiago egiten dela baina hala ere ez dut uste
nahikoa denik! Utzi liburuak hauts pixka bat hartzen! Espazioa ere aspektu
garrantzitsua dela iruditzen zait. Ez al da ala? Egunero 6 ordu ikasgela
barruan pasa beharrean HAIZEA HARTZERA ATERATZEA AUKERA PAREGABEA IRUDITZEN
ZAIT! Beti ere ikasgelan lantzen ari diren edukiekin erlazionaturik dagoen
zerbait egitera. Esate baterako, Ingurunea ikasgaian zuhaitz mota ezberdinak
ikasgela barruan itxirik eta paperezko orrietan murgildurik ikasi beharrean,
kanpora irten eta gure ingurunearen parte diren benetazko zuhaitzak ikusiz ikas
daitezke! IKASGELAK EZIN DU KARTZELA BIHURTU! ADISKIDETU DITZAGUN BERAZ
METODOLOGIA ETA MOTIBAZIOA!
MOTIBAZIOA
IKASKUNTZARAKO BEHARREZKOA DA, DESMOTIBAZIOAK ESKOLA PORROTAREN PORTZENTAI ALTU
BAT AZALDU DEZAKE!
Kaixo Andrea, atal honi astindua ematea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa dut zuek idaztea. Irakurri besteen blogak inspirazio bila. Ez utzi dena bukaerarako.
Kaixo Andrea, atal honi astindua ematea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa dut zuek idaztea. Irakurri besteen blogak inspirazio bila. Ez utzi dena bukaerarako.
ResponderEliminar