LORAZAINA!
Didaktikako
moodle-ko bideo labur hau asko gustatu zait. Laburra baina bizia!
Ikasgela batean aniztasuna dago, bai fisikoki,
bai izaeraz, bai arrazari dagokionez baina baita akademikoki ere. Beti daude ikasle azkarrak, hain azkarrak ez
direnak eta arazoren bat dutenak. Lehenengo biekin ez dago arazo akademikorik
bana bai hirugarrenekin. Eta hauekin zer egin? Zuzenean laguntza-gelara bidali
irakasle berezi batekin elkarreraginean? Ez dut uste hau irtenbiderik egokiena
denik. Zuri zer iruditzen?
Gaur egun azkarregi bidaltzen
dira zailtasunak dituzten haur hauek espezialistengana. Lehenengo gelan bertan
saiatu beharra dagoela uste dut, egoera konplikatzen bada, orduan da laguntza
eskatzeko ordua.
Modu honetara, gainontzeko
ikasleengandik bereizten da haurra. Egia da ezingo duela besteen erritmoa
jarraitu baina honi arreta gehiago jarri eta denbora gehiago eskaintzea ez al
da irakaslearen zereginen parte? Nire
iritziz irakasleak ikasleen ikaskuntza-erritmoak identifikatu eta horren
aurrean erantzuten jakin behar du. Honez gain, irakasleak ez du laguntza eman
behar duen pertsona bakarra izan behar, gainontzeko ikasleek ere momenturen
batean irakasle papera har dezakete eta elkarren artean lagundu. KOOPERATIBISMOA
BULTZA DEZAGUN ETA LORAZAINAK IZAN GAITEZEN! ANIZTASUNA EKARPEN ABERASGARRI ETA
POSITBO GISA BALIOETS DAITEKE! ERABIL DITZAGUN ONGARRI EZBERDINAK, BAKOITZAREN
ERRITMORA EGOKITUZ!
No hay comentarios:
Publicar un comentario