Ikasterako orduan, gainontzeko
jardueretan bezala bakoitzak bere modurik egokienak aurkitu behar ditu. Puntu
hauek aurkituz gero, askoz er aginkorragoa izango baita ikaskuntza-prozesua.
Nik bakardadea behar dut ikasteko,
hau da, beste pertsonekin egonez gero denbora galtzen dut eta ez dut askorik
aurreratzen. Hau ordea buruz ikasi behar diren ikasgaiekin gertatzen zait.
Praktikoagoak diren gaiekin aldiz, bakarkako lana egiteaz gain, gainontzeko
lagun edo ikaskideekin ere gustuko dut ikastea, zalantzak argitzeko modu
egokiagoa baita.
Ez naiz
liburutegian ikasten duen horietakoa. Ezin dut liburutegian ikasi. Ikasterako
orduan mugitu egin behar dut, ezinezkoa zait aulkian eta apunteak mahai gainean
ditudala ikastea. Asko agobiatzen naiz. Are gehiago, urteak dira ez naizela
nire gelako aulkian eseri ikasteko!
Normalean
etxeko sofan etzaten nahiz apunteak eskuetan ditudala eta ordu laurden inguru
pasatzen denean alde batera eta bestera mugitzen hasten naiz: sukaldeko mahira
orain, salako mahaira ondoren… baina inoiz
ez naiz lo-geletako aulkietan esertzen! Horrela esanda, badirudi mamuak
ditudala gelan! Ez dakit gelan
ezin ikastearen zergaitia zein den… esperimentatu egin beharko dut!
Honez gain, barneratutakoa ahoz eta
ispiluaren aurrean esatea ez dut batere gustuko. Buruan errepasatzen dut
guztia, isilpean. Gauean ikasten dut errazen eta ondoen. Burua nekatuen
dagoen momentuan (hori esaten dute). Bai, egia esan nahiko
bitxia da baina nahiko gau-txoria naiz eta gauetan izaten dut ikasteko kontzentrazio
mailarik altuena (leher eginda ez banago behintzat). Ordu txikiak arte ikasten
geratzea ez zait axola, bai ordea goizeko 6rak aldera errepasatzera jaikitzera.
Nahiago izaten dut berandurarte geratu eta dena ongi barneratu, goizean esnatu
baino. Gainera ez izaten dut lasai lo egin. Gaua dut lagun ikasteko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario