HEZKUNTZA EREMUAK.
ZEIN EREMUTAN ARITUKO NAIZ?
Hezkuntza-formala,
ez-formala eta informala hezkuntza munduan bereiz ditzakegun 3 eremu dira. Hezkuntza
formala, normalean zentro akademiko batek eskaintzen du eta prozesu honen amaierako fuitua, titulazio bat da. Ez-formalaren kasuan aldiz, erakunde baten zati izan arren, ez dago titulaziorik. Hezkuntza informala, ingurugiroari esker barneratzen duguna da, familiarekin, lagunekin, komunikabideei esker... hain zuzen ere.
Hezkuntza informala eguneroko bizitzan uneoro presente daukagunez, ezin uko egin hemen aritzeari. Baina hemendik urte batzuetara irakasle izan nahi dudan aldetik eta hau zentro baten barnean egingo dudanez, neure burua hezkuntza-formalaren barnean ikusten dut batez ere. Hala ere, hezkuntza-formala eta ez-formalak etengabe elkarlanean jardun behar duela iruditzen zait, bata bestearen osagarri baitira. Hezkuntza-formalak ez du huts-hutsean balio, izan ere, titulazio soila ez da gizakiaren trebetasun errealen isla. Beraz, bi eremu hauek ezagutu eta konbinatuz praktikara eramatea oso interesgarri eta eraginkorra izango litzateke.